Urtetxo batzuk daramatzat euskal herriz herri, liburuez, istorio eta historiaz, zientziaz eta denetariko gaiez solasean. Hitz egiten, baina baita entzuten ere. Bereziki entzuten. Nola konta dezake idazle batek edozer belarriak itxita? Ezin! Nire ohiko gaiak ateratzen dizkidatenean normala da batzuk errepikatzea: nonahi gordetzen diren denetariko mitoak, euskal kontuak, zientziaren jira-biran edo … [Leer más...]
Izar malkoak (edizio berritua)
Izar-malkoak liburuaren edizio berritua :-) Nire libururik irakurrienetakoa da Izar-malkoak 14-17 urte bitarteko irakurleen artean. Nora joan, han kontatzen didate, begiak eta bihotzak zirraraz, zenbateraino iritsi zaien istorioa, zer hurbil sentitu dituzten protagonistak. Beraien lagunak balira bezala. Beraiek balira bezala. :-) Ederra da istoriogose istoriogile batentzat halakoak jasotzea. … [Leer más...]
Sexu egunsentiak
Elkar, 2000. Irakurtzeko adin egokiena: 14-15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Garai batean dena berria da gure bizitzan, bigaren aldiz jaioko bagina bezela. Eta misteriorik ilunena, mila buruhauste eman arren deskubritzeko irrikarik handiena sortzen diguna: sexua. Hamabost urte ditu Asierrek, eta bere bizitza nahasmen osoa da: Nagore gustatzen zaio, hamasei urteko neska bat, … [Leer más...]
Azeri noblea
Sinopsia Onintza barru-minez dago. Egun desberdinak nahiko lituzke. Amets biziagoak. Horren bila dabilela, artzain ero bat azalduko zaio aholku xelebreka, eta inola ere espero ez zituen bi norabide kontrajarri aurkituko ditu bat-batean: bi mutil erakargarri bezain nahagarri, argitsu bezain ilun. Bat… bestea? Biak? Erabaki guztiak, latzak. Barruko ahotsak aldarrikatu zion hara joateko. Ezin … [Leer más...]
Bila nazatela
Ibaizabal, 1999. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Nerabetasunaren inguruko liburua da. Oso ondo ezagutzen omen den garaia, askotan, baina, ai, aldi berean arinegi «mozorrotu» nahi izaten dena. Sarritan ez baita oso leuna izaten. Ainara da protagonista, 16 urteko neska sentibera eta nahasia. Bere burua apur bat argitzeko asmoz-edo, eguneroko … [Leer más...]
Idoiaren agenda/Gariren agenda
Elea, 2005. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik, 150 urte ingurura. Sinopsia Fernando Morillok badaki gazteen unibertso nahasi eta zerratuena islatzen. Azpeitiarrak urteak daramatza gazte literatura jorratzen eta bere lanak ezagunak dira Euskal Herriko ikastetxe, ikastola eta institutu gehienetan. Hala ere, eleberri honetan Fernando Morillo pauso bat haratago joan da, eta egitura … [Leer más...]
Gudaoste ametsak
Kutxa, 1999. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Gazteen errugabetasuna guztietan ankerrena izan daiteke. Eta giroa latza denean, are latzagoak dira jokabideak: egun beltzetan, jolas beltzak. Ipuin honetako protagonistak gaztetako oroitzapenak ekartzen ditu gogora. Gudaoste garaia izan zuen jolas-leku, eta, gaztaro guztietan bezala, ametsak eta … [Leer más...]
Maddi eta euskal sorginak
Hemen da Maddiren abentura berria, Harriet neba txikia eta Antton aitonarekin batera: Maddi eta euskal sorginak. Euskal piratekin egon ondoren, Maddik euskal historiako beste une triste (baina oso esanguratsu!) bat ezagutuko du: sorginen ehiza. Espazioan gertu da: Sara herrian, bereziki. Denboran apur bat atzera egingo du: XVII. mendera. Zer ziren sorginak? Zein zen haien jakinduria? Nor aritu … [Leer más...]
Kai, txakur bidaiaria
Haur gaztetxoagoentzat egin dugu honakoa. Txakur berezi baten abenturak ditu ardatz, baina guztiontzat baliogarriak izan daitezkeen ikaspenak gordetzen ditu ere. Hemen informazioa! … [Leer más...]
Maddi eta euskal piratak Iruñean
Gaztetxoak eta gurasoak, Katakrak liburutegian. Izen polita, ezta? Katakrak! Hautsi da inguratzen gaituen kutxa zurruna… eta abiatu da magiaren dantza distiratsua! Euskal bost pirata ezagutu genituen: Pellot, Suhigaraitxipi, Laffite, Michel le Basque eta Destebetxo. Zein baino zein ausartagoa eta liluragarriagoa. Argiak, bizkorrak, umoretsuak. Bizi-biziak! Urruñan bezala, Mikel Mendibil … [Leer más...]
Maddi. Euskaldunak eta sagarrak (3). Sorginak eta Pierre Lancre
Aurreko sagar-kontuak kontuan hartuta, erraz ulertuko da datorrena. Datorren gaitza eta oinazea. Odola eta mina. Sagarrak maite dituen herria izan da euskalduna. Oso ondo zekien hori Lancre madarikatuak! Nor zen Pierre Lancre? XVII. mendearen atarian, etorri zen Lapurdira Pierre Lancre epaile eta inkisidorea. Amorru handia zuen bere baitan, eta beldur itzela desberdina zen orori. Ez zuen … [Leer más...]
Maddi. Haurrentzako liburu berriak sortzen
(Mikel Mendibil) Harrieten hitzak aintzat hartuz, liburuak sortzeko abenturaz arituko naiz laburrean. Maddiren abenturak Fernando Morillok idazten ditu, eta nik ilustratu eta edizio eta maketazio lana burutzen dut. Liburua aurkezteko bideo edo booktrailerra ere sortzen dut ondoren. Une honetan "Maddi eta euskal sorginak" libururako testuen zain nago ilustratzen hasteko, baina Fernandok … [Leer más...]
Maddi. Liburuak sortzeko abentura!
Harriet naiz. Zer moduz? Ni primeran! Maddi arreba, aitona Antton eta Kai gure txakurrarekin abenturaz abentura gustura asko ari naiz hazten. Euskal piraten lagun bilakatu naiz azken boladan eta aurki sorginen inguruko gure bizipenak kontatuko dizkizuegu. Liburuak sortzea ere sekulako abentura da, baina horretaz Fernando Morillok eta Mikel Mendibilek idatziko dute noizbait. Momentuz euskal … [Leer más...]
Maddi. Euskaldunak eta sagarrak (2). Mitologian
Euskal kondairei begiratzen badiegu, batzuetan-batzuetan azaltzen zaizkigu sagarrak. Behin, adibidez, ba omen zebilen artzain bat Murumendin ardiak zaintzen. Egarriak zegoenez, ur bila hasi zen hara eta hona. Halako batean zer aurkituko, eta kobazulo baten ahoa. Eta hantxe, dama gazte bat apain jantzita. Dama bitxia iruditu zitzaion. —Zer zabiltza, gizontxo? —galdetu zion emakumeak. —Ba … [Leer más...]
Maddi. Euskaldunak eta sagarrak (1). Piratak
Ai, sagarrak. Sagarrekin hasi ginen aurrekoan. Sagarrek zeresan handia baitute. Aitonak kontatu zigun bezala, Antzinako Greziako lurretan Troiako gerraren pospolo izan ziren sagarrak. Mundu osoko kondaira ugaritan azaltzen dira, baina orain, hemen, gureari erreparatuko diogu. Gurean ere askotxo azaltzen dira sagarrak. Edo haien ondorengo gozoa: sagardoa edo sagar-arnoa! Goazen apurka, sagarrek … [Leer más...]
Maddi eta euskal piratak Urruñan
Urruñako gazteekin elkartu ginen. Jende ugari bildu zen, eta asko ikasi genuen guztiok! Piratez hitz egin genuen. Batez ere, Lapurdiko piratez: Pellot, Suhigaraitxipi, Laffite, Michel le Basque… eta Destebetxo. Guztiak ere lapurtarrak zirenez, hurbil sentitu genituen. Are gehiago urruñarra zena. Alegia, Destebetxo! Piratarik zaurituena eta alaiena. Batzuentzat itsusiena, baina niretzat … [Leer más...]
Maddi eta Olinpoko sagarrak
Maddi naiz, eta euskal piratekin bueltaka nabil. Sagarrak gustatzen? Harriet nebari eta bioi ere bai. Baina kontuz!!! —Sagarrak magikoak dira, Maddi —kontatu zidan aitona Anttonek. —Magikoak? —Bai, horregatik azaltzen dira mito ugaritan. Eta euskaldunontzat makina bat gauza on ekarri digute sagarrek… baina baita arriskua ere. —Sagarrek arriskua? —Eta mesedea. Nahi duzue sagarren inguruko … [Leer más...]
Maddi, Pellot eta Wellington
Kaixo! Maddi naiz. Baina hemen bazaudete, oso litekeena da honezkero ni apurtxo bat behintzat ezagutzea, ezta? Bestela ere, ez kezkatu. Hemen duzue informazio pixka bat nitaz eta beste hainbat kontuez. Ta kontuak kontu, hainbeste kontu kontatuko nizkizueke! Ezagutu ditudan pirata itzelak, Amaia sorgina, Axular idazlea… Onena, gehienetan bezala, apurka joatea izango da, ezta? Badakit non hasi. … [Leer más...]
Maddi eta euskal piratak
Hona hemen beste abentura bat: Maddi_eta_euskal_piratak. Oraingoan, bihotz-gaztetxoentzat. Maddi da protagonista, neskato bihurri samar bat. Euskal pirata handi batzuk aurkituko ditu… eta haiekin batera egin beharko die aurre altxorra lapurtu nahi dietenei! Marrazkiak Mikel Mendibilenak dira. Ederrak, e? Hona liburuaren sinopsia: Pirata-barku bat Donibane Lohizuneko portuan! Maddik … [Leer más...]















