Hona hemen beste abentura bat: Maddi_eta_euskal_piratak. Oraingoan, bihotz-gaztetxoentzat.
Maddi da protagonista, neskato bihurri samar bat. Euskal pirata handi batzuk aurkituko ditu… eta haiekin batera egin beharko die aurre altxorra lapurtu nahi dietenei!
Marrazkiak Mikel Mendibilenak dira. Ederrak, e?
Hona liburuaren sinopsia:
Pirata-barku bat Donibane Lohizuneko portuan! Maddik ezin du sinetsi. Abenturazale amorratua da, aitona Antton bezainbeste.
Altxor bilatzaile batek Laffite kortsarioaren altxorra aurkitu nahi du, baina ai, euskal pirata zahar batzuek ez diote utzi nahi. Maddiren, Harriet neba txikiaren eta aitonaren laguntzarekin, aurre egingo diote bilatzaileari Pellot, Suhigaraitxipi, Laffite, Michel Le Basque eta Destebetxo euskal pirata handiek.
Piraten sekretuak, ihesaldiak barkuan, tiroak eta kanoikadak, kostaldeko bazter ezkutuak, abordatzeak, borrokak, urrezko altxorra, dantzak… eta piraten laguntza kodea.
Pirata izan nahi?
Hementxe informazio gehiago.
On egin!!