Gaztetxoak eta gurasoak, Katakrak liburutegian. Izen polita, ezta? Katakrak! Hautsi da inguratzen gaituen kutxa zurruna… eta abiatu da magiaren dantza distiratsua!
Euskal bost pirata ezagutu genituen: Pellot, Suhigaraitxipi, Laffite, Michel le Basque eta Destebetxo. Zein baino zein ausartagoa eta liluragarriagoa. Argiak, bizkorrak, umoretsuak. Bizi-biziak!
Urruñan bezala, Mikel Mendibil marrazkilariak piraten irudiak sortu zituen, paperean zein suaren bitartez! Eta Fernando Morillok piraten sekretutxoak kontatu zizkigun. Borroka, dantza, jolasa… Euskal piraten abentura bikainak!