(Mikel Mendibil)
Harrieten hitzak aintzat hartuz, liburuak sortzeko abenturaz arituko naiz laburrean. Maddiren abenturak Fernando Morillok idazten ditu, eta nik ilustratu eta edizio eta maketazio lana burutzen dut. Liburua aurkezteko bideo edo booktrailerra ere sortzen dut ondoren.
Une honetan “Maddi eta euskal sorginak” libururako testuen zain nago ilustratzen hasteko, baina Fernandok aurreratu zidanarekin azalaren zirriborroa egina dut:
Testua daukadanean liburuaren diseinuaren planteamendu orokorra eginen dut zein irudi eta non sartu jakiteko. Ondoren irudien zirriborroak eginen ditut, banan-bana borobiltzen joateko. Hementxe joanen naiz prozesuaren berri ematen. Interesik baduzue izena eman eta ezer berri argitaratzen dugunean jakinaraziko dizugu.
Ongi izan!
(Mikel Mendibil)