Harriet naiz. Zer moduz? Ni primeran! Maddi arreba, aitona Antton eta Kai gure txakurrarekin abenturaz abentura gustura asko ari naiz hazten. Euskal piraten lagun bilakatu naiz azken boladan eta aurki sorginen inguruko gure bizipenak kontatuko dizkizuegu. Liburuak sortzea ere sekulako abentura da, baina horretaz Fernando Morillok eta Mikel Mendibilek idatziko dute noizbait. Momentuz euskal … [Leer más...]
Maddi. Euskaldunak eta sagarrak (2). Mitologian
Euskal kondairei begiratzen badiegu, batzuetan-batzuetan azaltzen zaizkigu sagarrak. Behin, adibidez, ba omen zebilen artzain bat Murumendin ardiak zaintzen. Egarriak zegoenez, ur bila hasi zen hara eta hona. Halako batean zer aurkituko, eta kobazulo baten ahoa. Eta hantxe, dama gazte bat apain jantzita. Dama bitxia iruditu zitzaion. —Zer zabiltza, gizontxo? —galdetu zion emakumeak. —Ba … [Leer más...]
Maddi. Euskaldunak eta sagarrak (1). Piratak
Ai, sagarrak. Sagarrekin hasi ginen aurrekoan. Sagarrek zeresan handia baitute. Aitonak kontatu zigun bezala, Antzinako Greziako lurretan Troiako gerraren pospolo izan ziren sagarrak. Mundu osoko kondaira ugaritan azaltzen dira, baina orain, hemen, gureari erreparatuko diogu. Gurean ere askotxo azaltzen dira sagarrak. Edo haien ondorengo gozoa: sagardoa edo sagar-arnoa! Goazen apurka, sagarrek … [Leer más...]
Maddi eta euskal piratak Urruñan
Urruñako gazteekin elkartu ginen. Jende ugari bildu zen, eta asko ikasi genuen guztiok! Piratez hitz egin genuen. Batez ere, Lapurdiko piratez: Pellot, Suhigaraitxipi, Laffite, Michel le Basque… eta Destebetxo. Guztiak ere lapurtarrak zirenez, hurbil sentitu genituen. Are gehiago urruñarra zena. Alegia, Destebetxo! Piratarik zaurituena eta alaiena. Batzuentzat itsusiena, baina niretzat … [Leer más...]
Maddi eta Olinpoko sagarrak
Maddi naiz, eta euskal piratekin bueltaka nabil. Sagarrak gustatzen? Harriet nebari eta bioi ere bai. Baina kontuz!!! —Sagarrak magikoak dira, Maddi —kontatu zidan aitona Anttonek. —Magikoak? —Bai, horregatik azaltzen dira mito ugaritan. Eta euskaldunontzat makina bat gauza on ekarri digute sagarrek… baina baita arriskua ere. —Sagarrek arriskua? —Eta mesedea. Nahi duzue sagarren inguruko … [Leer más...]
Maddi, Pellot eta Wellington
Kaixo! Maddi naiz. Baina hemen bazaudete, oso litekeena da honezkero ni apurtxo bat behintzat ezagutzea, ezta? Bestela ere, ez kezkatu. Hemen duzue informazio pixka bat nitaz eta beste hainbat kontuez. Ta kontuak kontu, hainbeste kontu kontatuko nizkizueke! Ezagutu ditudan pirata itzelak, Amaia sorgina, Axular idazlea… Onena, gehienetan bezala, apurka joatea izango da, ezta? Badakit non hasi. … [Leer más...]
Zauri ezkutuak, Bullying-a eskolan
Tarteka, gai batere ez samurrei eman behar zaie ahotsa. Honi, adibidez: eskolako jazarpena, bullying-a deritzon infernu-antzekoa. Ez zait erraza egin liburua idaztea, inola ere. Baina egin behar zela iruditu zitzaidan, eskoletatik zenbait eskaera jaso ondoren. Liburuaren izenburua Zauri ezkutuak (Bullying-a eskolan) da. Hauxe duzue liburuaren sinopsia: Iriaren hirugarren ikastetxea. Ezagunak … [Leer más...]
Maddi eta euskal piratak
Hona hemen beste abentura bat: Maddi_eta_euskal_piratak. Oraingoan, bihotz-gaztetxoentzat. Maddi da protagonista, neskato bihurri samar bat. Euskal pirata handi batzuk aurkituko ditu… eta haiekin batera egin beharko die aurre altxorra lapurtu nahi dietenei! Marrazkiak Mikel Mendibilenak dira. Ederrak, e? Hona liburuaren sinopsia: Pirata-barku bat Donibane Lohizuneko portuan! Maddik … [Leer más...]





