Adina: 13-14tik aurrera.112 orrialde.Gaiak: hezkuntza, ikastea eta irakastea, laguntasuna, depresio endogenoa, adimen anizkoitzak, norbera aurkitzea, pasioa.Gaumin sormen-etxea, 2018.Formatu zabala (165 x 240 mm). Sinopsia “Hezkuntza ez da ontzi bat betetzea, sua piztea baizik” (W. B. Yeats) Ermua: mendiek besarkaturiko herria.Miren, Hodei eta Ismene: hiru lagun. Oraindik elkarrekiko … [Read more...]
Hilezkorra (Otsoaren begirada)
Adina: 13-14tik aurrera. 96 orrialde. Gaiak: hilezkortasuna, leialtasuna, iragana eta etorkizuna, antzinako historia, mitologia, gizakion alderdi iluna eta autosuntsigarria, norberaren burua gainditzea. Gaumin sormen-etxea, 2018. Formatu zabala (165 x 240 mm). Sinopsia Zenbait gorpu agertu dira Hernanin, guztiak oso modu bortitzean hilak. Bittor, hilda zegoen gizon bat, esnatu egin da … [Read more...]
Meditazio ipuinak (haurrentzat eta gazteentzat)
Adina: 7tik aurrera (haurrentzat) eta 11-12tik aurrera (gazteentzat). 64 orrialde. Gaiak: meditatzeko ipuinak, jolas-ipuinak, sormena, emozioak, sentimenduak. Egileak: Susana Sancho eta Fernando Morillo Gaumin sormen-etxea, 2018. Formatu zabala (165 x 240 mm). Sinopsia Eta sormen-atseden txiki bat hartuko bagenu? Eta geure buruarekin jolastuko bagina, barru-aberasten garen … [Read more...]
Gariren hitzak, Idoiaren hitzak
Adina: 13-14tik aurrera. 96 orrialde. Gaiak: bizitzaren esanahia eta norberaren pasioa aurkitu nahia eta beharra, maitasuna, nerabezaroko konfliktoak, musika, irudigintza... Gaumin sormen-etxea, 2018. Formatu zabala (165 x 240 mm). Sinopsia Bi eguneroko aldi berean. Bi korapilo, amets eta bilaketa. Garik barruan daraman marrazkia aurkitu nahi du, bizitza zer den irakatsiko … [Read more...]
Izar-malkoak, edizio berritua
Adina: 14tik aurrera. 120 orrialde. Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso zuen 2003an. Gaiak: sentimenduen eta sexu hastapenen nahasmena, grinaren itsutasuna eta obsesioa, hacker informatikoak, adiskidetasuna. Sinopsia Beñat. Gaztea. Teknofriki amorratua. Neskekin beno, tira. Oraintxe arte! Aurrean baitu Maider, katu-begi misteriotsu eta erakargarria. Gaua baino ilunagoa eta asmo … [Read more...]
Hiru istripu eta bi amodio
Adina: 14tik aurrera. 160 or. Juul sarietako bat irabazi zuen 2014an. Gaiak: emakumeak, Marie Curie, identitate sexuala, homosexualitatea, nerabezaroko konfliktoak, maitasuna, umorea, ametsak. Prezioa: 13,50 euroGaumin (2013). Sinopsia Anuskak eta Galderrek mendi-istripu lotsagarri baten ondoren ezagutzen dute elkar. Anuska liluraturik dago, baina Galderrek sekretu beltz bat ezkutatzen du. … [Read more...]
Pasio krimena
Adina: 14tik aurrera. 208 or. Gaiak: thriller, zientziaren historia, pasioa, intriga, obsesioak, meteorologia, dantza eta musika, adiskidetasuna. Liburuaren fitxa. Prezioa: 15 euro Irakurketa Gida lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com). Gaumin, 2013. Liburuaren hasiera. Sinopsia Xoel filosofo gazteak eta June ingeniariak maitasun istorio pasional bezain … [Read more...]
Hildakoei esker eta haien erruz
Adina: 14tik aurrera. 184 orrialde. Gaiak: ipuinak, maitasuna, izua, heriotza, beldurra, auto-ezagutza, misterioa, familia. Liburuaren fitxa. Irakurketa Gida edo audioliburu osoa lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com) Liburuaren hasiera. Prezioa: 13,5 euro Gaumin (2011). Sinopsia Gauaren itzaletan ezkutatzen den maitasuna sentitzeko istorioak dira. Lau narraziok … [Read more...]
Deabruaren letaginak
Adina: 14tik aurrera. 164 orrialde. Gaiak: ipuinak, maitasuna, fantasia, umorea, sexua, adiskidetasuna, sorginkeria, zientzia. Liburuaren hasiera. Liburuaren fitxa. Prezioa: 13,5 euro Irakurketa Gida edo audioliburu osoa lortzeko (doan), idatzi niri zuzenean (fernandomorillo2@gmail.com). Gaumin (2011). Bost ipuin fantastiko-umoristiko Bost ipuin dira. Nireak izanda, :-), beti dago grina eta … [Read more...]
Suminaren estrategia
Elkar argitaletxea, 2008. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Mendekua hotz zerbitzatu behar omen da; norbere haserrea kontrolatu eta ondo pentsatu zer pauso eman. Eleberri honetan ere, ezkutuan gordetzen den protagonistak maisuki mugitzen ditu bere piezak, xake-partida erraldoi batean bezala: amodiozko minak, gazte sentiberen depresioak, balizko … [Read more...]
Zure arimaren truke
Txalaparta argitaletxea, 2008. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14-15etik 150 urte ingurura. Sinopsia Galderaz beteriko liburua duzu hau. Zure maiteari minbizia aurkituko baliote eta urtebeteko bizia eman, zer egingo zenuke? Edo, hobeto esanda, zer ez zenuke egingo? Liburuaren protagonista, Bernat ikerlaria, ataka horretan dago. Iruri neska-laguna minbiziak jota dago, eta azken … [Read more...]
LEHOIEN DANTZA. Grezia: jolasa eta odola.
Elkar argitaletxea, 2011. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14-15etik 150 urte ingurura. Multibidaiariak saila: Denboraren eta espazioaren hesiak gaindituz, gure lagunek bidaia fantastikoak egingo dituzte gizateriaren historiaren aldi eta leku ezberdinetara, ordenagailu eta kristalezko kubo baten laguntzaz. Lagunekin nahiz etsaiekin egingo dute topo euren bidaia … [Read more...]
Itzalen sua
Gaumin, (2012). Adina: 14tik aurrera. 128 or. Liburuaren hasiera Sinopsia Itzalen sua liburua da… Barkatu. Ez da liburua: testuari estu besarkatuak eta haren gainetik dabiltza hegan ilustrazio zinematikoa eta interakzio artistikoak, infografia eta musika, estilismoa, makillajea eta antzezpena. Asko batean. Mari jainkosa, Sugaar dragoia, Gaueko, Aker, Sorgin, Basajaunak… … [Read more...]
Bihotz nahasiak
Ibaizabal, 2001. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Ikasturteko lehendabiziko eguna. Nerea ikastolara joateko irrikitan dago, ondo baitaki Maitane, lagun-mina, han aurkituko duela. Aireak, ordea, abentura usain bortitza dakarkio. Neskak ezohiko zerbait susmatzen du berehala. Zer demontre ari da gertatzen? Bi mutil berri —eta bitxi— topatzen ditu … [Read more...]
Ortzadarra sutan
Elkar, 2002. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Beasaingo CAF-Igartza saria irabazi zuen 2000n. Sinopsia Bizitzaren eskolari eta esanahiari buruzko eleberria da, nolabait, Ortzadarra sutan. Izan ere, bizitzen ikastea ez da samurra inorentzat: ez dago inon argibiderik, ez erreklamazio-orririk. Eleberri honetako protagonistak –18 urteko lau neska eta beste lau … [Read more...]
Eta ni zer?
Elkar, 2003. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Hamasei urteko neska bat da Larraitz: bizia, azkarra, sentibera, jatorra… baina ez da polita, eta horrek min handia ematen dio. Alferrik esango diote “barnea” dela garrantzitsuena, gero inguruko mutil guztiak bere ahizpa Usoaren atzetik baldin badabiltza. Nobela atsegingarri eta aldi berean … [Read more...]
Seximenduz
Elkar argitaletxea, 2007. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Bi lagun, mutilak biak. Batek baditu hainbat neska ezagun, lagun edo dena delako... Bestea, berriz, sekula ez da ausartu neska bati hitz erdirik esaten, mozkorturik ez bazen, eta horrela, jakina, ezin ganorazko ezer lortu. Esperientziagabeak mesedez eta faborez eskatuko dio lagunari erakuts … [Read more...]
Sexu egunsentiak
Elkar, 2000. Irakurtzeko adin egokiena: 14-15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Garai batean dena berria da gure bizitzan, bigaren aldiz jaioko bagina bezela. Eta misteriorik ilunena, mila buruhauste eman arren deskubritzeko irrikarik handiena sortzen diguna: sexua. Hamabost urte ditu Asierrek, eta bere bizitza nahasmen osoa da: Nagore gustatzen zaio, hamasei urteko neska bat, … [Read more...]
Azeri noblea
Sinopsia Onintza barru-minez dago. Egun desberdinak nahiko lituzke. Amets biziagoak. Horren bila dabilela, artzain ero bat azalduko zaio aholku xelebreka, eta inola ere espero ez zituen bi norabide kontrajarri aurkituko ditu bat-batean: bi mutil erakargarri bezain nahagarri, argitsu bezain ilun. Bat… bestea? Biak? Erabaki guztiak, latzak. Barruko ahotsak aldarrikatu zion hara joateko. Ezin … [Read more...]
Bila nazatela
Ibaizabal, 1999. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura. Sinopsia Nerabetasunaren inguruko liburua da. Oso ondo ezagutzen omen den garaia, askotan, baina, ai, aldi berean arinegi «mozorrotu» nahi izaten dena. Sarritan ez baita oso leuna izaten. Ainara da protagonista, 16 urteko neska sentibera eta nahasia. Bere burua apur bat argitzeko asmoz-edo, eguneroko … [Read more...]
Idoiaren agenda/Gariren agenda
Elea, 2005. Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik, 150 urte ingurura. Sinopsia Fernando Morillok badaki gazteen unibertso nahasi eta zerratuena islatzen. Azpeitiarrak urteak daramatza gazte literatura jorratzen eta bere lanak ezagunak dira Euskal Herriko ikastetxe, ikastola eta institutu gehienetan. Hala ere, eleberri honetan Fernando Morillo pauso bat haratago joan da, eta egitura … [Read more...]