Nomada kontalaria: Fernando Morillo idazlearen webgunea
 Ongi etorri, bidaiari!
Fernando Morillo, txikiago eyezone
MENU NAGUSIA

Azala Bihotz nahasiak.jpg

Bihotz nahasiak

   Ibaizabal, 2001
   Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14 urtetik 150 urte ingurura

Liburuari buruzko NIRE IRUZKINA, bitxikeriak eta kuriositateak ikusteko, sakatu hemen

   Atzeko azaleko sinopsia:
   Ikasturteko lehendabiziko eguna. Nerea ikastolara joateko irrikitan dago, ondo baitaki Maitane, lagun-mina, han aurkituko duela. Aireak, ordea, abentura usain bortitza dakarkio. Neskak ezohiko zerbait susmatzen du berehala. Zer demontre ari da gertatzen?
   Bi mutil berri —eta bitxi— topatzen ditu ikasgelan: Isusko eta Iban. Isuskok izaera nahasgarri bezain erakargarria dauka. Iban, berriz, isila da oso, baina ordenagailuen aurrean zeharo eraldatzen da: hackerra da.
   Harreman berezia sortuko da segituan Nerea, Maitane eta bi mutilen artean, ikusi behar ez zuketen zerbait ikusten dutenean, eta ustekabeko misterio batean murgilduta amaitzen dutenean: jipoiak, Interneteko piratak, aktore ospetsu bat, Mutante ezizeneko irakasle xelebrea… Pieza ugari izango ditu xake-joko bihurtuko zaien enigma nahaspilatsu antzekoak. Jakin-minak jota, sekretuak argitzeari ekingo diote, eta laster konturatuko dira, askotan, dagoena ez dela dirudiena. Ez misterioari dagokionez, ez eta beraien arteko harremanei dagokienez ere. Eta gainera… Baina ez dugu dena hemen kontatuko, ezta? Azalpen gehiago, noski, barruan.


Ikusi NIRE IRUZKINA

Nola lortu liburua

Atzera

Azken aldaketak


Bideoak, lanak, elkarrizketak...


   Azken liburuak:

Bilbo Samurai




Fernando Morillo idazlearen webgunean zaude. Ongi etorri!