|
Abbadiaren sekretua

Gaumin argitaletxea, 2011
Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 11-12tik 150 urte ingurura
Atzeko azaleko sinopsia:
Kaiet eta Alar larriturik daude. Zerbait beldurgarria gertatzen da Abbadiako eremuan. Bi lagun desagertu dira bertan, eta zurrumurru bat dabil inguruko herrietan: munstro bat dagoela zuhaitz artean ezkutatua. Edo beharbada gaztelu misteriotsuan?
Kaietek uste du amona zoratu egin zaiola, emakumea Ranboz jantzi eta Abbadiako eremura joan delako. Aspaldian hitza eman zuelako leku hura defendatuko zuela. Kaietek ezin du amona bakarrik utzi. Ezta Alarrek ere, Kaieten anaia txikiak. Are gutxiago Nikolek. Nikole Kaieten laguna da… eta bihotza azkartzen dion neska. Kaietek ezetz eta ezetz esan arren.
Proba arriskutsu asko igaro beharko dituzte eremuan, Abbadiaren sekretua eta maldizioa argitzeko. Malkoz eta umorez beterik.
OSO LASTER IZANGO DUGU PREST!
Itzuli liburuen zerrendara
|