Antton Abbadiaren bizitzatik irakaspen ugari atera daitezke. Ni gehien erakartzen nauen horietako bat hauxe da: gainditu zeure burua. Beti. Edonola.
Antton etengabe zebilen bere burua lehiatzen, gainditzen, hobetzen. Txikitatik izan zuen harago iritsi nahia, gehiago jakin gura, hau eta hura eta dena ulertu beharra: hizkuntzak, pertsonak, izarrak, euskara. Edozer, edonor, edonoiz.
Eta “Abbadiaren sekretua” liburuaz zehazkiago, hementxe: http://www.fernandomorillo.eu/abbadiaren-sekretua/
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)