Itsasoak sortu gaitu. Bizia, Greziako sormen liluragarriak, euskaldunen izaera eta piratak. Euskal piratak tarteko, noski.
Gure historia eta istorio guztiak datoz olatuetatik. Afrodita edertasunaren jainkosaren modura. Edertasun liluragarria bezain zorrotza.
Itsasoak ausardia eskatzen du. Horregatik ziren ausartak marinelak. Horregatik ziren ausartak euskal piratak.
Ixtebe Pellot, Joanes Suhigaraitxipi, Jean Laffite, Michel le Basque eta Pierre Destebetxo. Bost lapurtar, bost euskal pirata handi.
Hona sarreratxo moduko bat.
On egin!
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)