Marie Curie berezia izan zen oso. Aurreiritzi ugariri egin behar izan zion aurre. Eta bai ikusgarriro aurre egin ere.
Arrotza, etengabe, bere bizitzako alor askotan. Arrotza, poloniarra zelako Parisen. Arrotza, emakumea zelako gizonak baizik ez zen eremu batean. Arrotza, dirurik gabe eta itxuraz bere gizartetik kanpo aritu zelako… aldi berean inor gutxi baino konprometituago bazegoen ere sarritan mespretxu etengabea erakutsi zion gizarte horrekin berarekin.
Gutxik bezain zaila izan zuen, gutxik bezala lagundu zion asko eta askori. Handia Marie. Zientzian, maitasunean, bizitzan.