Nola baldintzatzen gaituen hizkuntzak! Nola hitz egin, hala sentitu. Hala bilakatu. Hala izan!
Hizkuntza baldintza, aukera eta sasi-muga. Eta, hala eta batez ere, bihotza. Hala ere, erderaz arituta ere, euskaraz ulertu genuen elkar. Bitxia. Eta bitxiena falta zen, ezustearen lehia iritsi zenean. Ezustearen beharra. Ezustearen arnasa. Emozioa pil-pilean ehunka (ehunka!) irrika piztuen aurrean. Akojono apur bat. Akuilua baino ez, ordea: erronkaren emozioa. Zuena eta nirea. Noiz da ba sortzaileen sormena, inprobisazioan baino? Noiz da bizien, erratzeko eta erortzeko arriskuan ez bada? Sormen arlote eta miserablea alarmarik gabea, hanka-sartzerik gabea!
Uste det badakizuela. Askok bai. Sormena erein dute zuen inguruan eta nabaritzen da. Horregatik egon nintzen hain gustura zuenean eta zuekin. Ametsezko hariak dituzuelako zintzilik begietatik distiraka. Hari fin horiek ez dira hausten, ezta 25 urte igarota ere. Kateek ez bezala, hari horiek ez dute lotzeko balio, kateak errausteko baizik. 25 urte gehiago igaroko dira eta atzo eta gaur eta bihar bezain urre-hari jarraituko dute. Zeharo meheak, baina orduan eta beti bezain hautsiezin.
Yeats poetak zioen, ezin hobeto, ezin ederrago, hezkuntza ez dela ontzi bat betetzea, sua piztea baizik. A ze egia, dios!! Jarraitu ametsak ereiten. Jarraitu hezkuntza su bihurtzen!
Eta nahi dezuen arte, jakina.
Primeran pasa genuen guk ere zure anekdotak entzuten. Parre pixkat, sentimendu asko eta ilusioa. Ziur laster izango garela berriro elkarrekin.
Asko ikasi genuen zurekin batera eta oso ondo pasa genuen. Zuk kontatutako pasadizoak oso dibertigarriak izan ziren eta oso gustura entzun genizugun, ez dut izotzaren istorioa ahaztuko.
Niri ere pila bat gustatu zitzaidan hitzaldi hau. Segi horrela! Zure katana kutun hori beti eraman beharko zenuke. Pixka bat, desberdina izateko 😉 Izotzaren trukua oso ona izan zen hitzaldi honetan. Oso ONDO, primeran!!!
Nik ere hitzaldi honeki nasko ikasi nuen eta oso ondo pasatu nuen,baita besteek ere.Eskerrik zure trukuak erakustearengatik!!!Espero dugu berriz elkar ikustea.