Zalantzak kili-kolo, isilmalkoak, amets promesak. Filosofia eta fisika atetik sartu, baina ez ausartu. Eta otsoa, azkenaldian beti, begirada zorrotz eta adi, salto egiteko prest. Zuen begiak izpika. Bilatzearen, aurkitu nahiaren irrika. Zer, oraindik garbi izan ezin arren. Airea bibrazio hutsean, dar-dar. Zain. Zeuen zain. Badakizue hor dela. Hor dezuela. Ez da aski ordea eskua luzatzea, belarriak zabaltzea. Etortzea nahi genukeena ez dator besterik gabe, musu-truk. Espreski ausartu behar da. Haragi gorrian min egin arte. Arimaren taupadak amiltzen sentitu arte, beldurrez, garrasika eta amorruz. Baina bizi-amorruz. Bai bide zaila. Bai ezinbestekoa. Konturatu zineten, ezta? Ni bezainbeste, badakit. Errealitatearen grisa grisa ez dela onartzen hasteko adina. Gris horren atzean milaka ortzadar direlako. Saiatu. Erratu. Topatu. Zauriz beteriko hegoak zabaldu. Eta jantzi irribarrerik inportanteena: merezia.
Bai ederra hori guztia zuekin konpartitu ahal izatea. Zuengandik jaso dudan guztia jasotzea.
Eutsi ametsari eta nahi dezuen arte!