Aurreko ikasturte amaieran eman zidaten berri pozgarria: Hiru istripu eta bi amodio liburuak JUUL sarietako bat irabazi zuen. Bereziki eskertzen den sarietako bat da, irakurleek beraiek bozkatzen dutelako zuzenean. Poza, hortaz, bikoitza da. Mila esker Juul-eko irakurleei eta antolatzaileei!
Beste liburua bat ere garatzen eta txukuntzen nabil. Nerabe/helduak izango dira protagonista honakoan, eta ikastetxe batean gertatzen diren bullying eta egoera bortitzen ingurukoa da. Gai latz eta samina bada ere, nobela motibagarria osatzen ari dela esango nuke. Laster izango duzue informazio zabalagoa.
Gehiago. Saio batzuen-batzuen argazkiak eskegitzeko geratu zitzaizkidan aurreko ikasturtean. Hona zerrenda osatua.
Beste nobedade ikusgarri (eta entzungarri) batzuk ere hortxe dira, iristear, baina ezin da dena batera kontatu, ezta? Pazientzia apur bat (neure buruari diot, batez ere). 🙂
Bizi bizi!