Abbadiaren sekretua

Idazlea: Fernando Morillo Adin tartea: 10-12
Orrialde kopurua: 144
Gaia: Antton Abbadia, Abbadia Eremua, adiskidetasuna, euskara, abenturak, historia, zientzia, bidaiak, oztopoak gainditzea…
Prezioa: 11,80 euro

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
Informazioa zabalagoa IDAZLEAREN WEBGUNEAn
Liburuaren IRAKURKETA GIDA eta AUDIOLIBURUA DOAN lortzeko, eskatu mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

 

Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabil airean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian?

Are okerragoa dena. Amona gerlariz jantzi eta eremura joan da, aspaldian hitza eman omen zuelako leku hura defendatuko zuela. Zoratu egin ote da?

Bi anaia gazteek eta haien lagunek proba arriskutsu asko igaroko dituzte eremuan, Antton Abbadiaren sekretuaren bila. Beraien familiako historian bertan bilatu beharko dute, izadiz eta historiaz blaituriko leku miresgarri hark gordetzen duen misterioa argitzeko.

Prentsa dosierra

 

Gara, 2013-01-07

 

www.kazeta.info, 2012-12-31

 

Euskal Kultur Erakundea, 2012-12-20

 

Antxeta Irratia, 2012-10-10

 

Euskadi Irratia, Arratsaldekoa, 2012-09-27

 

Euskal Kultur Erakundea, Xan Aire, 2011-11-07

 

Antxeta Irratia, 2011-11-23

 

Boga, 2011-11-04

 

Sudouest, 2011-11-19