Kaixo :
Fernando Morillo idazlearen webgunean zaude.
Denboraldi ederra eman dut leku hau ukitu gabe! Beti gertatzen zait gauza bera: saltsaz saltsa ibili ondoren, lehenago edo geroago libururen batean edo bestean (edo batzuetan aldi berean) sartzen naiz buru-belarri... eta akabo. Mundu errealak eta biok bestelako bideak hartzen ditugu. Eta Lur planetan nagoela ahazten zait.
Orain ere antzera. Zenbait liburu prestatzen ari naiz (ezin bide bakarra jarraitu aldi bakoitzean!), eta webgunea bazterrean utzita neukan zeharo. Apurka-apurka aldaketak sartzen ahaleginduko naiz. Bidalitako bideo eta lan batzuk eskegi ditut jada.
|
(Enok Sudupek egindako karikatura)
|