Nomada kontalaria: Fernando Morillo idazlearen webgunea
 Ongi etorri, bidaiari!
Fernando Morillo, txikiago eyezone
MENU NAGUSIA

Literatur-saioak

Fernando_Morillo_motxilarekin.jpg

   Sarritan ibiltzen naiz eskolaz eskola, liburutegiz liburutegi, euskaltegiz euskaltegi.

bidaiari     Idazleontzat urrezko aukera da, irakurleen (zuen!) iritzia jasotzeko, norberak idatzitako liburuek irakurleengan sortutako eragina neurtzeko.

    Irakurle baten begiradan hautematen duzunean zure liburu bat berezia/erakargarria/lagungarria gertatu zaiola, une labur bat arintzeko izan bada ere, izugarrizko bizi-txutea izaten duzu. Zure istorio bat beste baten begietan… Bitxia izaten da. Eta bortitza eta indartsua. Baina harira.

Gasteiz-Los Herran BHI-3 (2007)-txikia.JPG
Zer dira saioak? Zertaz hitz egiten da haietan?

    Ikasteko modu ederra dira saioak, idazlearentzat nahiz irakurleentzat. Hori bai, zenbat buru, hainbat saio-mota. Denetariko ekitaldiak daude, noski, baina funtsezkoena, esango nuke, LITERATURA EGITEA da. Literatura bizitza da, sua, indarra, magia eta lilura. Idazleak horixe bera lortu beharko luke saioetan: saioa literatura bihurtzea. Literatura bizia egitea.

Bilbo_Eskolapioak_Ikastetxea_(2008)_5_web.jpg
Bilbo_Eskolapioak_Ikastetxea_(2008)_4_txiki.jpg

    Idazlearen lana eta nahia istorio esanguratsu eta erakargarriak sortzea da. Saioetan ere, halako erantzukizuna daukagu: irakurlearengan lilura sortzea.

    Esate baterako:

  •   Batzuetan, idazleak berak hainbat istorio kontatuko ditu. Beharbada, zergatik idazten duen aitortuko du. Edo zein diren bere literatur-zutabeak edo gai nabarmenen atzeko gai ezkutuak. Edo nola bururatzen zaizkion pertsonaien gorabeherak. Edo nola bizi duen literatura, edo bizitza bera.
    •   Literatura ez baita noizbehinka liburu aspergarri bat irakurtzea edo are jasatea (zenbait ikasleri, tamalez, hala iruditzen zaien arren!) . Literatura hil ala biziko bidea da. Hori da erakutsi behar dena!
Ermua_Ongarai_BHI_(2008)_5.jpg
Bilbo_Eskolapioak_Ikastetxea_(2008)_3_web.jpg
   
  •   Askotan, irakurleen galdera-zaparrada bat izaten da. Zergatik izenburu hori? Zergatik amaiera borobila edo irekia edo iluna edo…? Zergatik idatzi? Nola idatzi? Mina edo plazera? Gaua edo eguna? Eta idazleak istorio bat osatuko du galdera eta erantzun horiekin guztiekin. Batzuetan egiazkoa. Batzuetan fantasiazkoa. Baina beti originala. Poetikoa. Iradokitzailea. Idazleak istorio bat osatzen du saio bakoitzean. Sortzea zer den erakusteko. Hori baitu ogibide eta bizigarria.
  •   Noiz edo noiz, egoera bitxiak eta ezohikoak sortzen dira. Gerta liteke egoera bera berezia izatea (ilunantzean eta kandelaz inguratua, esate baterako), edo irakurleek liburuaren zatiren bat antzeztea, edo… irudimenak sor dezakeen bestelako edozer. Idazleak egoera horiek ere aprobetxatu egin behar ditu, eta saio horretako istorioa harilkatzeko eta margotzeko erabili. margolari
  •   Imajina daitekeen edozer, aspertzea izan ezik.

Beasain_La Salle_(2007)_4_web.jpg

Nola antolatu saio bat?

  Askotan galdetu didate halakorik, noiz edo noiz kezkaz: «saio bat antola al dezakegu?». BAI NOSKI! Nire lanaren zati bat, idazle gisa, saio horiek egitea da. Ikasi egiten dudalako. Mugitu egiten naizelako. Liburuak ere mugitu egiten direlako.
  Nola lortu, orduan, saio bat? Ematen duena baino sinpleagoa da. Tori aukera batzuk (informazioa lortzeko, sakatu interesatzen zaizuen horretan):

Azken aldaketak


Bideoak, lanak, elkarrizketak...


   Azken liburuak:

Leonardoren hegoak
Zure arimaren truke
Egun beltzetan, jolas beltzak




Fernando Morillo idazlearen webgunean zaude. Ongi etorri!