Nomada kontalaria: Fernando Morillo idazlearen webgunea
 Ongi etorri, bidaiari!
Fernando Morillo, txikiago eyezone
MENU NAGUSIA

Itzulpenak

     Ez naiz itzultzailea. Dena dela, zeinahi lan edo kiroletan bezala, komenigarria izaten da zurea ez den beste zerbait ere probatzea. Giharrak modu desberdin batean jorratzeko. Ezagutzen ez duzuna beste era batera antzemateko eta interpretatzeko. Hala egin ezean, zurruntzeko arriskua dago!
   Azken urteetan, bada, itzultzen aritu naiz.

   Gloria Mundi, esate baterako, neuk idatzitako liburua da, eta nik neuk gazteleratu nuen.

   Beste egileen lanei dagokienez, bata (Eragon) kalean da. Bestea (Eder behar du, zientzia-saiakera), hilabete gutxi barru kaleratuko da.
   Denboraldi baterako, nahiko itzuli dudala uste dut. Orain, hasierara itzuli nahi dut, giharrak orduan bezala astintzeko. Alegia, sorkuntzaren bidean.

Itzulitako lanak

(Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu azal edo izenburuetan)

Azala Gloria mundi- Gazteleraz.jpg

Gloria Mundi

Tartalo, 2005
Itzulpena (gazteleraz dago)
15 urtetik, 150 urte ingurura

 

Eragon

Eragon

Elkar, 2006
Itzulpena (euskaraz dago)
14 urtetik, 150 urte ingurura

Azken aldaketak


Bideoak, lanak, elkarrizketak...


   Azken liburuak:

Bilbo Samurai




Fernando Morillo idazlearen webgunean zaude. Ongi etorri!