|
Irakurleen marrazkiak eta lanak
Saioak egitean, eta bereziki irakurleak oso gazteak direnean, nire liburuei buruzko marrazkiak erakusten dizkidate. Poz handiz hartzen baditut ere, orain arte eskertu besterik ez nuen egiten (bihotzez eskertu ere!).
Garbi neukan, hala ere, zerbait asmatu behar nuela, eta, oraingoz, ataltxo hau eranstea pentsatu dut. Hemen, beraz, irakurleek erakutsitako marrazki gutxi batzuk jarriko ditut (zoritxarrez, horiei baino ez nien atera argazkia!), ondo merezi dutela uste baitut.
Beste edonor animatzen bada, jakina, bidali dezala egindako marrazkia edo lanen argakia helbide-e honetara (sakatu hemen), eta hementxe eskegiko ditut.
Mila esker guztiei!
|
3- 2009. urtean, Lapurdiko zenbait txokotan ibili ginen Jon Zabaleta marrazkilaria (artista hutsa!) eta biok. Senpereko Eskola Publikoan oso "collage" ederrak prestatu zizkiguten. Hona hemen niri egindakoa. Mila esker ikasle guztiei, eta bereziki Jacqueline andereñoari!
Sakatu HEMEN (edo ezkerreko irudian) ikusteko.
|
|