|
Seximenduz
Nire iruzkina:
Lagunekin parranda egiteko? Euskaldunak lehenak. Kirola egiteko, afari eder bat izateko edo apustuan aritzeko? Hortxe euskaldunak. Eta... sentimenduak adierazteko?
Ai-ai-ai, horra hor koska.
Kondaira urbano batek dioen arabera, lehen unean, euskaldunak, oro har, hotzak gara. Gero bai, epeltzen (omen!) gara. Baina hasieran gorriak eta beltzak ikusten omen ditugu gure bihotza zabaltzea egokitzen zaigunean.
Egia ote kondaira madarikatu hori?
Horri erantzun nahian, han eta hemen ibili nintzen galdezka, gazteei, zaharrei, neskei eta mutilei. Nola zabaltzen zuten bihotza? Nola zabaldu izan zieten berei?
|
Seximenduen mapa egin nahi izan dut "Seximenduz" liburuan. Hor naukazue, argazkian, barne-suen mapa kontsultatzen.  |
Zer da, orduan, «Sexi-menduz»? Ligatzeko gida bat? Mmmm… Ez. Edo ez guztiz. «Sexi-menduz» ez da ligatzeko gida-liburu serio bat. Kontu horietan ezin seriotasunaren larriduraz jardun. Ekar dezagun txantxa-giroa eta jolasteko gogoa sentimenduaren mundura!
Sarreran esaten den moduan, benetan ederra bazara, eta horrekin batere arazorik ez baduzu, hau EZ da zure liburua. Utzi. Ez galdu denbora alferrik.
Baina bestela, angustiak itota bazaude, edo hala egon izan bazara inoiz, gomendatzen dizut. Barre egingo duzu. Hainbat eta hainbat oztopo umorez hartzen ikasiko duzu. Hala espero, behintzat!
Liburua irakurri ondoren, irakurle, Azpeitian askotan esaten den bezala, segi zezenera. Txarrenean, esperientzia lortuko duzu. Beharbada, barre pixka bat ere egingo duzu. Eta onenean… onenean zeuk jartzen dituzu mugak.
Zorte on!
Ikusi LIBURUAREN HASIERA
Ikusi Garan egindako elkarrizketa
Atzera
Itzuli liburuen zerrendara
|