Gaumin argitaletxea, 2011
Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 8tik 150 urte ingurura
Atzeko azaleko sinopsia:
- Ilargi dama, eskuineko begi bat behar dut.
- Baina baduzu begi bat -ohartarazi zion Ilargiak.
Markok ez zekien dama zuri eta liluragarri hura txantxetan ari zitzaion.
- Bai, baina begi bakar batez ez dut ondo ikusten! -adierazi zion Markok xuxurla eginez.
- Ziur?
Marko panpinak trapuzko bihotza du, eta ezker-begia, bihotz-begia. Baina sentitu ezin dituenak sentitzen dituela uste du. Eskuin-begiaren hutsuneagatik ote? Begi horren bila inoizko abenturarik handiena biziko du... eta inoiz pentsatu ez zuen altxor ezkutua aurkituko!