|

Leonardo da Vinci-ren biografia
Nire iruzkina:
Leonardo da Vinci!!!!! Nork ez du ezagutzen? Baina nork ezagutzen du benetan?
 |
|
Hura gizona! Zer ez zen izan!? Margolaria, eskultorea, matematikaria, biologoa, fisikaria, gastronomoa, asmalaria, ameslaria, bertsolaria, geologoa, anatomista, botanikoa, ingeniaria, filosofoa… Zer ez zen izan, zer ez zuen lortu! |
Leonardoren inguruko biografia idaztea proposatu zidatenean, nik ezin ezetz esan. Beti miretsi izan dut bizar-luze zirraragarri eta nekaezin hura. Bere begiez begiratzeko ausardia, bere buruaz pentsatzeko adorea... Eta haur-sormenik zoragarriena.
|
Elastikoan, ondo antzematen ez bada ere, Leonardoren marrazki ezagunenetariko bat azaltzen da. Jadanik nikia "hilda" dago (argazkiak baditu urte batzuk). Tamalez. Nire faboritoa izan zen urteetan! |
Hasi aurretik, banekizkien zenbait gauza jenio paregabe haren inguruan. Biografia prestatzen nenbilela, ordea, informazioa biltzen hasi eta berehala jabetu nintzen laurdenaren laurdena ere ez zela. Azken batean, arazoa ez zen izan zer azaldu behar nuen; kontrakoa nuen benetako buruhaustea: alegia, zer ken nezakeen erabakitzea.
Ezinezkoa zen liburu bakar batean Leonardok egin zituen guztiak aipatzea ere! Beti ari zen asmatzen, probak egiten, esperimentatzen. Esparru guztiak dastatu nahi zituen, eta zeru guztiak ukitu. Hori guztia garbi uzten ahalegindu nintzen lan horretan. Irakurleak Leonardoren indarra, kemena eta jakin-min amaigabea sentitzea nahi nuen.
Leonardoren biografia idaztea gozoki hutsa izan zen. Antzekoa izango ahal da hura irakurtzea ere!
Atzera
Itzuli liburuen zerrendara
|