Amets ehiztaria: Fernando Morillo idazlearen webgunea
 Ongi etorri, bidaiari!
Fernando Morillo, txikiago eyezone
MENU NAGUSIA

 

Nire iruzkina, bitxikeriak, kuriositateak

    Sarritan galdetzen diet irakurleei zer bilatzen duten liburu batean. Noski, denetariko erantzunak aurkitzen ditut: misterioa, intriga, abentura, bihotza… Ba al dakizue zein diren etengabe errepikatzen diren beste bi gai? MAGIA eta BELDURRA.
    Zorionez, niri ere gustatzen zaizkit. Biak. Hortaz, gustura egin dezaket horrelako (honelako!) istorio bat, idazten goxatu, eta bide batez irakurle horien (zuen!) beldur-nahia eta magia-gosea ase. Denok alai! :-)
    Hemen duzue abenturaz beteriko istorio beldurgarri eta magikoa. Ekintza + magia + izua. Lagun giroa + odol giroa. Ohorea + duingabetasuna. Eta duintasuna.

Protagonistetariko batzuk

    Anais da protagonista nagusietariko bat, 400 urteko sorgin “gaztea”. Gogorra, zaildua. Beltzez jantzia eta beldurgarria. Ama salbatzearren, edozertarako prest dago… eta edonor txikitzeko. Amesgaiztoen Etxean bizi da. Izuaren Pasabide izeneko gune arriskutsu bat dago bertan.

    Beste alde batetik, Xabin dugu, Tanzaniatik etorritako albinoa. Tanzanian, oso modu bortitzean hiltzen dituzte halako ezaugarria duten pertsona ugari, sorginkeriatan erabiltzeko. Han, Tanzanian, beltzen arteko zuria zen. Hemen, gurean, zurien arteko... beste zerbait. Beti beste zerbait. Desberdina izaten ikasi behar izan du.

   Anaisek ausart bat behar du Izuaren Pasabidean sartzeko. Xabin aukeratuko du... Baina Xabin uste baino ausartagoa da. Eta Anaisek aurrean izango du, haren lagun batzuekin batera.

    Askatasuna eta leialtasuna aurkituko dituzte... edo ez. Gizakion ilunkeriak eta nobleziak. Pertsonaien arteko adiskidetasun eta korapilo sentimentala. Edonolako magiak baino gehiago nahas dezakeelako bihotzak.

Audioliburua

    Dagoeneko, badugu bere AUDIOLIBURUA: Aitor Renteriak irakurri du, musikaz lagundurik.    Liburua gozatzeko edota entzumena lantzeko beste aukera bat. Audioliburuaren zatitxo bat entzun nahi baduzue, hemen duzue:

Atzera

Azken aldaketak


Bideoak, lanak, elkarrizketak...


Azken liburuak:

Su-tanta bilduma

Marko panpinaktrapuzko amets





Fernando Morillo idazlearen webgunean zaude. Ongi etorri!

Kontaktua / Contacto: fernandomorillo2@gmail.com - fernando@gaumin.com