|

Izar-Malkoak
Nire iruzkina, bitxikeriak eta kuriositateak
"Izar-malkoak" liburua 2002an kaleratu zen, baina dexentez lehenago idatzi nuen. Ibildide kuriosoa jarraitu zuen: hasieran, tarra-tarra hasi zen aurrera egiten, mantso. Halako batean, hara ezustea, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria eman zioten! Eta kontua lehertu egin zen (onerako).
Sari bat irabazten duzunean, askotan, halakorik espero ez zenuela esaten duzu, eta, askotan, ez da guztiz-guztiz egia: ahots txiki batek animatzen zaitu zeure baitan, noiz edo noiz «zergatik ez?» errepikatuz.
Oraingo honetan, ordea, egia biribil-biribila zen: EZINEZKOA zen nik sari hura irabaztea. Ez orduan, behintzat, kontuan hartuta zein ziren beste haugaiak: Anjel Lertxundi, Mariasun Landa, Patxi Zubizarreta, Pako Aristi eta Jon Suarez! Erraz esaten da. Imajinatu zer-nolako ezustea hartu nuen deitu zidatenean!!
|
Hor naukazue, Euskadi Saria jasotzen.  |
Epaimahaikidekoek esan zutenez, oso egokia iruditu zitzaien gazteentzat. Joandako urteen argipean, antza denez behintzat, oso oker ez zebiltzala aitortu behar dut: eskola askotan izan naiz istorio horren inguruko gorabeherak lantzen, eta oso harrera ona izaten du liburuak behin eta berriro.
Gaiari dagokionez, gizakion joera beltza aztertu nahi nuen. Alegia, sarritan amildegira jauzi egiteko prest egotea, nahiz eta guztiz garbi eduki hor behekoa horixe bera dela: amildegi iluna eta mingarria.
Beñat protagonista bi nesken artean mugituko da, eta zuloaren ertzean ibiliko: ulertu nahian, ikusi nahian, atzera egin ezinean. Lehenago edo geroago, gehienoi gertatzen zaigun moduan, hara: ertzak, zalantzak, beldurra. Eta eromen-ukitua.
Atzera (liburuaren sinopsia)
Liburuen zerrendara
|