|
Iratiko sorgin basatia
Nire iruzkina:
Webgune honetan bertan jadanik zenbaitetan esan dudan bezala, bidaitzea gustatzen zait. Eta baita mendian galtzea ere. Euskal Herrian, zuhaitz artean galtzeko modurik ederrenetariko bat Iratiko oihanean ibiltzea da (NIK NAFARROA!!).
Hara joan nintzen, bada, eta hainbat leku eta jende interesgarri eta erakargarri ezagutu nituen.
|
Segway baten gainean ibili nintzen Irati Magikoako lagunekin, eta pastel zoragarria jan Mari Cruz landa-turismoan.
Han inguruko misterio-giroak eta mito-usainak harrapatu egin ninduen: sorginen barre-oihartzunak, akelarreen xuxurla basatiak, zuhaitzen oihu isilak... Zenbait hari etorri zitzaizkidan burura, arrapaladan eta bizi-bizi. |
Haiek guztiak bildu, nire gogoko zenbait gai hartu, Iratin bizitako abenturatxo haietariko batzuk erantsi, eta «Iratiko sorgin basatia» liburua osatu nuen.
Goian eta behean ikusten diren argazkiak egun haietan ateratakoak dira.
Liburua irakurtzen baduzue, behi (ustez otzan!) baten erasoaren ingurukoak ikusiko dituzue. Pasartean kontatzen dena benetan gertatu zen (gutxi gorabehera). Beheko argazkikoa ni naiz, egiazko "biktimaren" susto-aurpegia imitatzen. 
 |
Horrela ikusita, barre egiteko modukoa da. Baina pentsa ezazue 600 kiloko behi erraldoi bat zuen atzetik dela… |
Hor naukazue, Arpeara doan bidetik hurbil. Atzean, lehen aipatu dudan behi haietariko batzuk (eta kameraren beste aldean, benetako "biktima").  |
 |
Atzera (liburuaren sinopsia)
Ikusi LIBURUAREN HASIERA
Itzuli liburuen zerrendara
|