Amets ehiztaria: Fernando Morillo idazlearen webgunea
 Ongi etorri, bidaiari!
Fernando Morillo, txikiago eyezone
MENU NAGUSIA

Hildakoei esker eta haien erruz


   Gaumin argitaletxea, 2011
   Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14-15etik 150 urte ingurura

    Atzeko azaleko sinopsia:

    Alfontso bakean zen. Bizirik, baina hustasunetik hurbil. Sartzen zizkioten antipsikotikoek eta hamaika pilulek anulaturik uzten zuten. Hobeto.
    Egunak ziren ez zituela ahotsak entzuten. Ahotsek zauriz beterik uzten zioten barrua. Eta gogoa. Odola eta labanak eta oihuak eta sumina… Hobeto horrela. Isilik.
    —Infernuko ahotsa naiz —entzun zen.
    —Nor da? —atera zitzaion Alfontsori—. Nor da?
    —Ni naiz zure ahotsa, zu izan zara nire eskuak. Nire hankak. Orain, zure hitzak behar ditut. Zure hitzak neure egingo ditut. Garbitzeko. Mingainean dituzu. Mingainean dituzu hitzak, Alfontso.
    —ZER NAHI DUZU? —oihukatu zuen Alfontsok.
    —Erakutsi iezadazu entzuten didazula. Ulertzen nauzula. Zure hitzak behar ditut. Zure mingaina. Zure mingainak galbidean jartzen bazaitu, zer egin behar duzu?
    —Moztu?
    —Atera ezazu. Atera ezazu eztarritik, eta erakutsi. Bakea nahi duzu?


    Norbait hil behar duzunean, begirada ezkutatu egiten da. Gai zara?
    Galderak. Zeure begiak galbidean uzten bazaitu, atera begiak. Nor da zure ahotsa? Nork behar ditu zure hitzak? Mingainean dituzu. Zure mingainak galbidean jartzen bazaitu, atera mingaina. Lehertu eztarria eta hartu hitzak. Koagulu ustelen artean, negar-jarioak eta irribarreen errautsa.
    Mendekuaren ordua da. Entzuten dituzu hil-kanpaiak? Zugatik ari dira.
    Azken partida da. Azken segundoa. Hats finala.
    Bihotzaren taupada bortitza. Non? Bizkarrean? Erraietan? Hilobiaren doinua da. Garrasika.
    Norbait hil behar duzu. Igual, zeure norbait. Eta munstro guztiak zure munstroak dira. Gai zara?

Liburuari buruzko NIRE IRUZKINA, bitxikeriak eta kuriositateak ikusteko, sakatu HEMEN

Liburuaren hasiera ikusteko, sakatu hemen


Ikusi liburuaren hasiera
Itzuli liburuen zerrendara

Azken aldaketak


Bideoak, lanak, elkarrizketak...


Azken liburuak:

Su-tanta bilduma

Marko panpinaktrapuzko amets





Fernando Morillo idazlearen webgunean zaude. Ongi etorri!