Nomada kontalaria: Fernando Morillo idazlearen webgunea
 Ongi etorri, bidaiari!
Fernando Morillo, txikiago eyezone
MENU NAGUSIA
Azala_Gudaoste_ametsak.jpg

Gudaoste ametsak

   Kutxa, 1999
   Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 15 urtetik 150 urte ingurura

   Atzeko azaleko sinopsia:
   Gazteen errugabetasuna guztietan ankerrena izan daiteke. Eta giroa latza denean, are latzagoak dira jokabideak: egun beltzetan, jolas beltzak.
   Ipuin honetako protagonistak gaztetako oroitzapenak ekartzen ditu gogora. Gudaoste garaia izan zuen jolas-leku, eta, gaztaro guztietan bezala, ametsak eta endredoak izan zituen elikagai: kale-olgetak, sexua, adiskidetasunaren zurrunbiloa. Eta heriotza, samina eta negarra. Labur esanda, bizitzaren gordina eta ametsaren azkena.


   Nire iruzkina:
   Ez da nobela, ipuina baizik. Donostia Hiria Saria irabazi zuen, 1999an, eta haren ondorioz argitaratu zen.

   Ipuin gordina da, emozioz betea.
   Idazten ari nintzela, gogoan dut korapilo itogarria sentitu nuela eztarrian. Horrexegatik susmatzen nuen ezin zela txarra izan. Eta, ikusitakoak ikusita, ez nenbilen oso oker. barrez
   Litekeena da ipuinaren bertsio nobelatu bat izatea ez oso luzera. Geroko lanetan erabili ez nuen tonuaz baliatu nintzelako. Eta proba egin nahi dudalako.

   Interesgarria izan daitekeela uste dut, niretzat, idazle gisa, eta baita irakurlearentzat ere, testuan gordetzen zen emozio-karga kontuan hartuta.
   Dagoeneko idazten hasita nago, baina ezin dut oraindik jakin zenbat beharko dudan: aste batzuk, hilabete pilo bat…

   Ikusiko dugu testuak nola hartzen nauen, eta nola hartzen dudan nik neuk testua.

Atzera

Azken aldaketak


Bideoak, lanak, elkarrizketak...


   Azken liburuak:

Bilbo Samurai




Fernando Morillo idazlearen webgunean zaude. Ongi etorri!