|

Dorretxe zaharreko misterioa
Nire iruzkina, bitxikeriak eta kuriositateak
Txikitan, ez geneukan Play Station edo Wii-rik. Kalean egiten genituen orduak eta orduak. Garai hartan, gainera, etxe zahar asko izaten ziren auzo gehienetan. Haietan sartzen ginen, San Joan Surako erregaien bila, neurri batean, baina baita abentura-gose ginelako ere. Txanpon eta liburu zaharrak, argazki abandonatuak, beste garai bateko ametsak… Edozer aurki zenezakeen han.
 |
Bestalde, puri-purian zeuden orduan mamuen inguruko kontuak. Gugandik hurbil, esate baterako, Itziarreko mendatean (Zumaia eta Deba artean), mamu bat agertzen omen zen tarteka. Autoz zindoazela, neska bat ikusten omen zenuen autostop egiten. |
| Hura jasotzen bazenuen, ziotenez, zurekin hiztetan hasten zen, normal-normal, baina, halako batean, larriduraz esaten omen zizun: «Kontuz bihurgune horrekin! Hor hil nintzen ni!». Eta desagertu egiten zen. |
 |
Zuen inguruan, ziur asko, entzungo zenituzten antzeko istorioak.
 |
Bermeoko Izaro uhartearen inguruko kondaira bat ere aurkituko duzue orriotan. Hor duzue Izaro, ezkerraldean. Bai leku ederra! |
Eta liburuko muina eta nolabaiteko ardatza: San Joan sua. Eta hark sorrarazten zizkigun lilurak eta adiskidetasun-nahiak. Ordu asko eman genituen gaxtetan suak prestatzen, eta haien inguruan dantza eroan. Amets egiten.
| Guretzat, halako kontuez beteriko abentura izan zen gazte-garaia. Horietariko zenbait kontatzen ditut Dorretxe zaharreko misterioan. Nire oroitzapen eder batzuk ezkutatzen dira lerro horietan. Mamuak, kondairak eta abenturak gogoko badituzue, liburua gustatuko zaizuela uste dut. |
San Joan sua
|
Atzera (liburuaren sinopsia)
Liburuen zerrendara
|