Amets ehiztaria: Fernando Morillo idazlearen webgunea
 Ongi etorri, bidaiari!
Fernando Morillo, txikiago eyezone
MENU NAGUSIA

Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioan, Bilbo Samurai liburuaren inguruan aritzeko sarrera (Nekane Peñagarikanok idatzia)

   Duela egun batzuk, elkarrizketa bat egiteko deitu zidaten Euskadi Irratiko Arratsaldekoa irrati saiotik. Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikano aritu ziren nirekin solasean, eta aurkezpen gisa, berak idatzitako testutxo bat irakurri zuen Nekanek. Asko gustatu zitzaidan. Hemen jartzeko baimena eskatu nion... eta, dexente KOSTATA, baietz (eskerrik asko!). Hona hemen:

   Bilbo zaharra erabat zahartuta eta zartatuta dago Fernando Morilloren liburuan. Hondamendia izan eta handik urte batzutara baitago kokatuta istoria. Eta girotuta berriz Euskal Herrian, oraingoaren batere antzik ez duen lurretan: ez baita berderik, belarra beltza da, herriak eta hiriak hondakinak dira, eta basoak berriz arrisku toki, zenbaitzuen babesgune diren momentutik. Elkar hartuta taldeetan banatuta dago jendea. Bizirauten. Eta taldeen artean borroka, liskar giroa eta mesfidantza.. Eta batzuen eta besteen artean Bilbo Samurai gizasemea. Lehengo zibilizaziotik, orain bizi dugun honetatik alegia, bizirik ateratako bakanetakoa da. Eta berarekin lagun min baten semea: gizakien ondorengo piztia. Zenbaitzuk mutazioa ere jasan baitute, eta hala ikus daitezke, pizti bihur daitezkeen gizakiak, erdi elfo diren bakanak, eta erraldoi moduan sekulako indarraren jabe direnak.
   Biek egingo dute borroka euren bidean parean tokatutakoekin. Batzuetan beren burua salbatze aldera, apokalipsiko lau zaldunen kasuan. Edota bestetan norbaiten alde, laguntza eskaintzeko: adibidez dorre-zurian, paperezko liburu guztiak gordeta dauden gotorlekuko zaindariaren alde.
   Borroka-koreografia ugari dago, arma desberdinen erabilera ikusiko dugu eleberrian, gerlarien ohore-kodea, edabe miresgarria, paperezko liburuen aldeko defentsa, agenda elektronikoaren apologia, norberak bere burua ezagutzeko ahalegina, sexu erakargarritasuna, emandako hitza betetzea, mendeku gosea, adiskidetasunaren indarra, borrokaz haragoko bake giro nahia.

   Eta nahi horretan liburuaren amaiera: “iragana eta oraina korapilatu egiten ziren etengabe. Bukaera oro beste hasera bat zen.”

(Nekane Peñagarikanok idatzia)

Azken aldaketak


Bideoak, lanak, elkarrizketak...


Azken liburuak:

Su-tanta bilduma

Marko panpinaktrapuzko amets





Fernando Morillo idazlearen webgunean zaude. Ongi etorri!

Kontaktua / Contacto: fernandomorillo2@gmail.com - fernando@gaumin.com