|
Bihotz Nahasiak
Nire iruzkina, bitxikeriak, kuriositateak
Euli bat nora, hara nire neuronak. Arazo handia izaten dut arretarekin. Horrexegatik, liburuetan, filmetan, komikietan… aldaketak eskertzen ditut. Plano paraleloak, istorio biziak. Ekintza.
Bihotz nahasiak liburuan, lehenbiziko aldiz, plano paraleloa lantzen saiatu nintzen: alegia, aldi berean kontatzen diren bi istorio tartekatzen. Nire asmoa, izan ere, istorioa bizitzea eta erakargarriago egitea baitzen.
Horretaz gain, adiskidetasuna, abentura, misterioa eta, azken batean, bizitza azaltzea nahi nuen: lehen, orain eta beti gustatu izan zaizkidan hari nagusiak.
Gaxtetan oso gogoko nituen istorioak bezalako beste bat sortzen ahalegindu nintzen: pertsonaia bitxiak eta erakargarriak hartu, eta ikusi ea zer gertatzen zen haien arteko hartu-emanetan.
Ai, nire hanka-sartze txiki bat
 |
Liburua argitaratu eta handik gutxira, lagun batek deitu zidan, testuan egindako hanka-sartze bat azaltzeko: pasarte batean, zenbait protagonista María Cristina hotelera joan eta gela bateko sarraila irekitzen dute. |
Ni ez nintzen inoiz egon halako mailako hotel baten barruan, eta artean ez nekien ateak ez zirela giltzaz irekitzen, txartel baten bitartez baizik! Orain badakit... baina liburua kanpoan da. |
 |
Nolanahi ere, ez dut uste horrek funtsezko istorioari kalte handirik eragiten dionik. Ez da zuzena, ordea!
(Bihotz Nahasiak liburuak badu nolabaiteko bigarren zati bat: Arriskupean).
Atzera
|