Amets ehiztaria: Fernando Morillo idazlearen webgunea
 Ongi etorri, bidaiari!
Fernando Morillo, txikiago eyezone
MENU NAGUSIA

Arriskupean

Arriskupean!

   Nire iruzkina, bitxikeriak eta kuriositateak

   Bihotz nahasiak nobelako bigarren zatia da (istorio osoak daude bi liburuotan, baina hango pertsonaia berberak azaltzen dira honetan).

   Pertsonaia berberak, hortaz, baina beste abentura bat.
   Nire gustuko zenbait gai biltzen ditu liburu honek: adiskidetasuna, zientzia, informatika, umorea, misterioa eta ekintza. Pertsonaia bakoitzak badu halako joera berezko bat: Isusko kirolzalea eta oldarra da; Iban lotsatixeagoa eta hackerra (pirata informatikoa); Nerea zuhurra eta isila; Maitane beste guztiak baino pixka bat zoroagoa eta, batzuetan, originalagoa; Mutantea, berriz, irakasle jenioa eta ondo xelebrea…

   Horrelako zutabeekin, oso dibertigarria gertatu zitzaidan istorio bat osatzea, eta pertsonaia haien arteko saltsak sortzea.

   Liburuan, Iban hackerrak dirutza ederra egina dauka, bere ziber-lanei esker, eta alokaturiko etxe zahar eta handi batean bizi da, Donostiako Aiete auzoan. Duela urte batzuk, inguru hartan nenbilela, abandonaturiko etxe zahar dexente ikusi ondoren, horixe bera pentsatu nuen: gustura egongo nintzela denboralditxo bat gain hartan, halako etxe erdi-zaharkitu batean, iraganeko oihartzunez josita baitzeuden.

Aiete_etxe_berriak2.jpg
  Orain gutxi, ordea, berriro izan naiz Aieten: etxe zahar gehienak eraitsita daude, eta etxe berri pilo bat ari dira eraikitzen. Pena ederra hartu nuen.

Aiete_etxe_berriak.jpg

   Zorionez, ikusi nuen, artean ere, nire gustuko etxe zahar haietarikoren bat edo beste:

Aiete_etxe_zahar.jpg    Halako etxe batean biziko da Iban hackerra, zalantzarik gabe.

   Liburuko pertsonaia berak dituen aurreko liburua (Bihotz nahasiak) gogokoa izan baduzue, liburu honekin ere ez zarete aspertuko, ziur.


Atzera (liburuko sinopsia)

Azken aldaketak


Bideoak, lanak, elkarrizketak...


Azken liburuak:

Su-tanta bilduma

Marko panpinaktrapuzko amets





Fernando Morillo idazlearen webgunean zaude. Ongi etorri!