|
Andoitz eta Lurralde Ezkutuak
Nire iruzkina:
Liburu honen lehen bertsioa Berrian argitaratu zen, 2007 urtearen hasieran. Gero, testua hartu eta goitik behera eraldatu eta berridatzi nuen: gauza batzuk kendu, beste batzuk erantsi, eta hor duzue emaitza.
Neurri batean, nire libururik "gazteena" da: 10-12 urte dauzkazuenei zuzendua da (eta hortik goragokoei, noski).
Istorioa, hala saiatu nintzen behintzat, ikusi, dastatu eta usaindu egiten da. Imajinazio bizia erabili dut barruko abentura guztiak margotzeko. 10 urte nituela, hori zen biziki eskertzen nuena: istorioa sinestea, sentitzea, eta harekin eta haren bitartez hegan egitea.
Irakurtzen baduzue, Kpago ezagutuko duzue (hamabi begidun izaki bitxia), Sorginen Eremura iritsiko zarete, ipotx kantari baten denda ikusiko duzue, Barok ileurdinarekin batera borrokan egingo, eta Izarretako Taxilariaren "espazio-furgoian" ibiliko.
 |
|
Hor alboan, Andoitz daukazue (makilarekin dagoen mutikoa) eta haren arreba Enara (munstroaren azpian dagoen neskato txikia). |
More koloredun zuhaitzen artetik, Inguma bat datorkie... Eskerrak alboan, Kpago daukaten (hamabi begidun izaki xelebrea)!!
Lurralde Ezkutuetan, besteak beste, Iratxo Kantaria aurkituko dute, |
|
 |
 |
|
Sorginen Eremuan izango dira, |
 |
|
alfonbra hegalari batean, hegan egingo dute (Andoitz, Enara eta Kpago dituzue alboko marrazkian) |
| Barok Ileurdina ezagutuko dute eta Ziegaren Dorrea izeneko gaztelu beldurgarrian sartuko dira!! |
|
 |
Aurreko marrazkiak Plentziako Eskolako ikasleek egin dituzte. Mila esker, artista hutsak zarete eta!!!!
 |
|
Plentziako neska-mutikoek esan zidaten moduan, Lurralde Ezkutuak ezagutu nahi badituzue, AN-EN bidaiak aukeratu!! Alegia, ANdoitz-ENara bidaiak! |
Pentsa dezakezuenez, ez naiz inondik inora aspertu Andoitz eta Enararen abenturak sortzean eta bizitzean.
|
Hor naukazue argazkian, Kpago pertsonaiaren bila nenbilela. Idaztean, protagonistekin batera ibiltzen zara, haien abenturak bizitzen eta haien ametsak izaten. Nik, handitzen naizenean ere, idazlea izan nahi dut!
|
Andoitz eta Enara protagonistekin batera hegan egiten ahalegindu naiz, eta abenturaz abentura mugitu ditut anaia-arrebak.
Zerbait polita atera dela uste dut.
Gainera, dagoeneko istorioaren bigarren zatia ere eskatu didazue batzuek. Andoitz eta Enararekin hitz egingo dut, eta ea zerbait egin dezakegun...
Ikusi LIBURUAREN HASIERA
Atzera
Itzuli liburuen zerrendara
|