|
Elkar, 2006
Itzulpena
Irakurtzeko adin-tarte egokiena: 14 urtetik 150 urte ingurura
Atzeko azaleko sinopsia:
Dragoi, azti eta heroiz betetako fantasia mundua. Eragon hamabost urteko mutiko txiroak, Saphira dragoiarekin biziko dituen abenturak kontatzen ditu Cristopher Paolinik. Eragon da Oinordekotza izeneko trilogiaren lehenengo liburua, eta Eldest bigarrena. Hirugarrena egun idazten ari omen da.
Iruzkina:
 |
Iaz, Christopher Paoliniren «Eragon» liburua euskaratu nuen. Nire lehenbiziko itzulpen “serioa” izan zen, lanaren lodia kontuan hartuta batik bat. Testu luzea den arren, oso bizia eta arina da, eta erritmo azkarra dauka. |
Gazteentzat egokia, eta nola ez, baita hain gazteak ez direnentzat ere (edo, bestela esanda, barruan gazte sentitzen direnentzat).
Nik bezala, dragoiak, magia eta halako "txorotxokeria" fantastikoak gogoko badituzu, gustatuko zaizu.
| Iaz, liburuan oinarrituriko filma egin zuten. Izenburu bera dauka: Eragon. Hemen duzue hari buruzko informazio gehiago (ingelesez): Eragonmovie. |
|
Gazteleraz nahiago baduzue, hona hemen beste gune interesgarri bat: Eragons.
Atzera
|