|
3- Begiak nekaturik? Proba ezazu Eyezone
Betaurreko moduko batzuk dira. Internet bitartez lortu nituen, hemen inguruko dendetan ez bainuen halakorik aurkitu (edo hobeto esanda bai, batean aurkitu nituen, baina Sarean baino askoz garestiagoak ziren han).
Motzean azalduta, betaurreko horiek motortxo batzuk dituzte, eta, martxan jartzean, bibratzen hasi eta masaje txiki batzuk ematen dituzte begi inguruan. Horretaz gain, daukaten egitura egokiari esker, barruko giharrak lasaitzera derrigortzen dute begia.
Jantzita dituzula, espazio-ontzi batean zabiltzala ematen du. Baina itxura gorabehera, ederki eskertzen dute nire begiek. Zuk ere begiei egurra ematen badiezu, gailutxo xelebre hau proba dezakezu: ez du miraririk egiten, baina, pixka bat bada ere, erlaxatu egingo zaitu. |
 |
Atzera
|