Amets ehiztaria: Fernando Morillo idazlearen webgunea
 Ongi etorri, bidaiari!
Fernando Morillo, txikiago eyezone
MENU NAGUSIA

2- Lasaitzeko xelebrekeria interesgarria: Chi Makina

   Idaztean, beste zenbait lanetan bezala, orduak ematen ditugu eserita edota ordenagailuko pantailatik testuak irakurtzen. Ondorioz, ez da batere ezohikoa, idazleen artean, bizkarreko edo begietako minez ibiltzen direnak aurkitzea. Begietarako tresna hurrengo batean aztertuko dut. Orain, bizkarra lasaitzeko gailua aipatuko dizuet.

   Chi Makina xelebrekeria interesgarria da, primerakoa bizkarrarentzat.

Gailu Teknologikoak, Chi makina.jpg

   Jostailua dirudi, itxuraz, eta oso erraza da erabiltzea. Chi Makinak orkatilak jartzeko bi gunetxo ditu. Lurrean etzan eta hankak han ipini ondoren, makinak goitik behera astintzen zaitu. Bost minutuko jardunaldi bat nahikoa da bizkarra lasaitzen hasteko.

   Makinak ez du asko balio (50 eurotan lor daiteke), batez ere kontuan hartuta nolako mesedea egiten dion bizkarrari. Telebistako saltzaile merke horietako bat ematen dut, hara, baina tira, merezi duela uste dut: aulkian eserita orduak ematen badituzue, gomendatzen dizuet. Chi Makinarekin ez dago denborarik ezaren aitzakiarik (azken batean, zenbat aldiz itotzen gara zama horren pisupean?). Berriro diot: egunean bost minutu baino ez da behar! Ez da oso denbora luzea, ezta? Eta zuen osasunak ezkertuko du.

Atzera

Azken aldaketak


Bideoak, lanak, elkarrizketak...


Azken liburuak:

Su-tanta bilduma

Marko panpinaktrapuzko amets





Fernando Morillo idazlearen webgunean zaude. Ongi etorri!